pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Abenduaren 18an Gabon Irudi Lehiaketako Saria banaketa eta Arte Dendaren irekiera
18
Abe
2015

Abenduaren 18an Gabon Irudi Lehiaketako Saria banaketa eta Arte Dendaren irekiera

Ostiralean, abenduaren 18an, 18:00etan egingo da Nafarroa Kalean “Zure Eskuz” denda zegoen lokalean, Gabon Irudi Lehiaketako sari-banaketa ekitaldia. Era horretan irekiko da Arkatza eta Ikatza Elkarteek gabon egunetan espazio horretan jarriko duten Arte Denda. Dendan bi elkarteetako kideen lanak egongo dira salgai eta urtarrilaren 5erarte egongo da irekita honako ordutegiarekin:
Goizez 11:00-13:00 eta arratsaldez 18:00-20:00. Igande arratsaldeetan eta abenduaren 25 eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da.
 
Aurtengo Gabon Irudi lehiaketan 35 gaztetxok hartu dute parte eta honako hauek izango dira sarituak:
LH1- Carla Lopez
LH2- Jone Balenciaga
LH3- Xabat Rodrigo
LH4- Ane Conde
LH5- Zuriñe Rodrigo
LH6- Jokin Conde
Zorionak parte hartu duzuen guztioi eta bereziki sarituei. 
Lanak ikusgai egongo dira Arte Dendan Gabonetan.
 

Albiste guztiak