pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ezkurrenea proiektua definitzeko saio irekiak maiatzean izango dira
27
Api
2024

Ezkurrenea proiektua definitzeko saio irekiak maiatzean izango dira

Herri mailan zabaldutako inkestaren emaitzak jasota inkestatuen %73a Ezkurrenean etxebizitza publikoen proiektua garatzearen alde agertu da

 

Herri mailan etxebizitza beharren inguruan zabaldutako inkestaren emaitzak jasota, prozesuaren hurrengo pausuei ekingo die Legazpiko udalak. 96 pertsonek  erantzun dute udal mailan etxebizitzaren auziaren, eta Ezkurrenea eraikinean garatu nahi den etxebizitza publikoen proiektuaren inguruan zabaldutako galdetegia.

 

Genero identitateari dagokionez galdetegia erantzun dutenen %59,5a emakumezkoa izan da, %37,5a gizonezkoa eta %2a ez bitarra. Erantzun dutenen gehiengoa 65 urtetik gorakoa izan da parte hartzearen %37,5ekin, gainontzeko adin tarteen parte hartzea nahiko orekatua izan da, %19- %21 artean kokatuz. Lan egoeraz galdetuta, erantzun dutenen %33a pentsionista da eta %12 ikasle, langabe...profilekoa. Gaur egungo beraien egoeraz galdetuta, %26 guraso/ familien etxean bizi da, eta %7a bakarrik bizi da alokairuan, jabetzan etxebizitza dutenen %53arekin alderatuta.

 

Emantzipazioari dagokionez, %11ak emantzipatzeko behar handia duela adierazi du.

Bestalde, etxebizitzaren auziaz galdetuta, galdetegia erantzun dutenek uste dute, arazo nagusiena alokairuko etxebizitzen prezio altua dela, ondoren erosketara bideratutako etxebizitzen prezio altua eta beste arazo nagusietako bat alokairuko etxebizitzen gabezia dela diote. Etxebizitzen irisgarritasunaz, etxebizitza hutsez eta etxebizitzen konfortaz galdetzean %26-27ak arazo bat direla adierazten du. 

 

Ezkurrenea eraikinean alokairu publikoko etxebizitzak garatzea ideia aproposa iruditzen zaien galdetuta, %73ak baietz dio, eta  %64,5ak beraien arazoari irtenbidea emateko aukera egokia izango litzatekeela uste du.

 

Inkestaren datuak eskutan eta Ezkurrenean alokairu publikoko etxebizitzak garatzearen aldeko adostasun zabala ikusita, hurrengo pausua Ezkurrenea eraikinean garatu nahi diren etxebizitza publikoak diseinatzeko saio parte hartzaileak burutzea izango da. Lehen saioa, ate ireki formatuan planteatzen da, eraikina eta honek eskaintzen dituen aukera espazialak ezagutzeko. Maiatzaren 8an arratsaldeko 17:00etan izango da hitzordua eta nahi duen herritar oro bertaratzera gonbidatu nahi du udalak.

 

Behin eraikina ezagututa, beste 3 saio parte hartzaile egitea planteatzen da, saio horiek ere Ezkurrenean eraikinean bertan burutuko dira, maiatzak 15, 23  eta 29an, arratsaldeko 17:00etan. Saio hauetan etxebizitza hauek izan beharreko izaera, espazioaren diseinua, antolaketa eredua eta sarbide baldintzen inguruko lanketa egingo da.

 

Udaletik herritarrak prozesuan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu.

 

Albiste guztiak