pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Maiatzaren 11ra arte egongo da zabalik Legazpiko haurreskoletan izena emateko epea
05
Mai
2016

Maiatzaren 11ra arte egongo da zabalik Legazpiko haurreskoletan izena emateko epea

Irailetik aurrera hasteko

Irailetik aurrera San Juango zein Itxaropeneko haurreskoletan
hasi nahi dutenei zuzendua
 
Maiatzaren 11ra arte egongo da irekita 2016-2017 ikasturtean
haur-eskoletan (Haurreskolak) eskabideak aurkezteko epea.
 
Hori dela eta, Legazpiko udalak eskutitz bat bidali die
iaz eta aurten jaio diren haurren gurasoei informazioa igorriz.
 
Legazpin bi haurreskola daude:
San Juan Haurreskola eta Itxaropen Haurreskola.
Biak publikoak dira, Haurreskolak Partzuergoari atxikitzeko
Eusko Jaurlaritza eta udalerrien arteko hitzarmenetatik
sortzen baitira.
 
Araudiaren arabera, ez dago udalerriko haurren arteko desberdintasunik norberaren bizilekutik haurreskolarekiko gertutasunari dagokionez.
Beraz, aipatutako haurreskoletan izena emateko aukera familia bakoitzaren esku geratzen da.
 
Haur-eskolek familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzua ematen diete
0 urtetik eta 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa
eta hezkuntza kontuan hartuz.
 

Informazio gehiago eskuratu daiteke: www.haurreskolak.eus web gunean (non bideoak eta foiletoak azalpenekin topatu daitezkeen)

edo zuzenean haur-eskoletara joan, hitzordua adostuta.
 
San Juan Haurreskola
San Juan auzoa, 17
Tel.: 943 73 04 34
E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Ordutegia: 7.30-17.00
Itxaropen Haurreskola
Itxaropen auzoa, 15-16
Tel.: 943 73 37 78
E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Ordutegia: 7.30-17.00
 

Albiste guztiak