pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Trikornio txapelketa antolatu du Gazteria eta Hezkuntza zerbitzuak iraileko azken larunbaterako
20
Ira
2016

Trikornio txapelketa antolatu du Gazteria eta Hezkuntza zerbitzuak iraileko azken larunbaterako

Irailaren 21era arte eman ahal izango da izena, eta LHko 5. eta 6. eta DBHko 1. eta 2. mailako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute

 

Legazpiko Sorgintxulo Aisialdi Taldeak, Udaleko Euskara, Gazteria eta Hezkuntza zerbitzuek eskatuta, hamaika ekintza gauzatzen ditu herrian urtean zehar. Iraileko azken larunbatean, esaterako, Trikornio txapelketa egingo du; hau da, saskibaloi, eskubaloi eta futbol txapelketa. LHko 5. eta 6. eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzat apropos prestatutako txapelketa da, eta irailaren 24an, goizeko 9:30ean hasiko da, Domingo Agirre ikastetxeko pilotalekuan. Arratsaldean, 16:00etan, berriro elkartuko dira, eta ondoren, askaria izango dute.

 

Ekintzaren helburu nagusia, zehazki, euskaraz hitz egitea eta hainbat kiroletan aritzea da.

 

Datorren asteazkenera arte, hau da irailaren 21era bitartean eman ahal izango da izena, herriko hiru ikastetxeetako idazkaritzetan, hau da, Domingo Agirre ikastetxean, Haztegi ikastolan eta Olazabal institutuan. Parte hartzeko, ezinbestekoa izango da gutxienez 7 pertsonak eta gehienez 10ek osatutako taldea izatea.

 

Esan bezala, Sorgintxulok burututako ekintza hau Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren baitakoa da, Udaleko Euskara, Gazteria eta Hezkuntza zerbitzuek antolatzen dutena. Txapelketa hau azken bost urtetan antolatu da eta oso arrakasta handia du.  Esaterako iaz 77 lagunek parte hartu zuten (18 neska eta 59 mutil) eta 8 talde osatu ziren: 1 neskena eta 7 mutilena. Urteren batean 90 gaztek parte hartu zuten, talde mistoak nahiz neskaz edo mutilez soilik osaturiko talde ezberdinetan.

 

Urtea amaitu bitartean, beste hainbat ekintza egingo dituzte: Euskal Jolasen Festa; Txuri Urdinera egingo dute irteera; eta amaitzeko, abenduan txangoa Lakiolara.

Albiste guztiak