pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpik 66.000 €ko diru-laguntza jaso du Gipuzkoako Foru Aldunditik eta HAEEtik
21
Ira
2016

Legazpik 66.000 €ko diru-laguntza jaso du Gipuzkoako Foru Aldunditik eta HAEEtik

Kirola, landa-bideak eta Agirre Etxeberri etxeko teilatua eta prestakuntzarako

Honako gaietarako dira diru-laguntza horiek: kirola,  landa-bideak eta Agirre Etxeberri etxeko teilatua eta prestakuntza.

Abuztuan eta irailean zehar Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Foru Aldundiak Gipuzkoako udalerriei onartu dizkien hainbat diru-laguntza argitaratu dira eta horietatik 63.000 € Legazpik jasoko ditu. HAEEtik berriz beste 2.835 €ko diru-laguntza jaso da.

Foru Aldunditik jasotako diru-laguntzak honakoak dira:

Landa-bideetarako, adibidez, 33.657 €ko diru-laguntza jaso da Arizti Goikoa, Biurrain Goikoa eta Mantxola-Nire Kaiola landa-bideak konpontzeko.

Kirol arloan 10.126 €ko diru-laguntza jaso da honako gauzetarako: kirola kudeatzeko eta bultzatzeko toki egituretarako, igeri egiten ikasteko, UDA kanpainaren barruan udako jolas kirolak sustatzeko, denontzako kirola bultzatzeko eta desgaitasunen bat duten pertsonenei zuzendutako kirol jarduerak egiteko.

Euskara arloan 7.259 €ko diru-laguntza jaso da esparru sozialean euskararen erabilera indartzeko.

Azkenik, 12.000 €ko diru-laguntza jaso da Agirretxeberri etxeko teilatua konpontzeko.

Barne prestakuntzarako berriz, beste 2.835 € jaso dira HAEEtik barne prestakuntzarako.

Albiste guztiak