pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Denontzako Kaleak Gida aurkeztuko da
28
Ira
2016

Denontzako Kaleak Gida aurkeztuko da

Ostiral honetan , Kultur Etxean

DENONTZAKO KALEAK. OINEZKO ETA TXIRRINDULARIEI ZUZENDUTAKO HOBETZE-JARDUKETA BERRITZAILEAK EDOTA KOSTU TXIKIKOAK EGITEKO GIDAk espazio publikoa berreskuratzeari buruzko gogoeta bultzatu nahi du. Izenburuak berak ematen du gidak jasotzen duenaren argibidea, kaleen eta espazio publikoaren erabilera lehengoratu nahi baita: hamarkada askoan, zirkulaziora eta aparkalekura zuzendu dira kaleak eta espazio publikoak, eta funtzio bakarreko erabilera hori aldatu nahi da eta PERTSONA GUZTIENTZAKO GUNE bihurtu nahi dira, motordun ibilgailua duten edo ez, adingabeak edo adinez nagusiak diren, modu autonomoan mugitzeko baldintza fisikoak dituzten edo ez nahiz pedalei eragiteko gai diren edo ez kontuan hartu gabe.

Legazpiko Udalak egin du Gida hau. Ostiral honetan Udalsarea 21eko (jasangarritasunerako udalerrien euskal sarea) 55 udal teknikari eta politikari hurbilduko dira Legazpira Gida hau ezagutzera.
Lan hau egiteko Udalsarea 21eko Berringurumena Programaren 15.000 euroko dirulaguntza jaso du Udalak. Berringurumena Programaren helburua proiektu berritzaileak bultzatzea da.

 

Albiste guztiak