pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Latxartegiko antolamendua eta ekipamendu publikoak aldatzeko parte-hartze prozesua
28
Ira
2016

Latxartegiko antolamendua eta ekipamendu publikoak aldatzeko parte-hartze prozesua

Batzar irekiak: Urriaren 4an eta 5ean

Urriaren 4an eta 5ean, plan orokorra aldatzeko proposamena aurkeztuko da, Latxartegiko interbentziorako hasitakoa. 
Hiri-antolamenduaren plan orokorra aldatzeko prozesuari buruzko informazio orokorreko batzarrean azaldu zen bezala (Latxartegiri eta Udal ekipamenduen partzelei buruzkoa), urriaren hasieran bilera irekiak egingo dira, Udalaren hiri-plangintzaren aldaketarako ekimena aurkeztu eta eztabaidatzeko.
 
 
Honakoak izango dira batzar irekiak:
Merkatariekin: urriaren 4an, 15:00etan, Udalbatzaren aretoan
AL21 foroan: urriaren 4an, 18:30ean, Udalbatzaren aretoan
Herritarrekin: urriaren 5ean, 19:00ean, Latxartegi aretoan
 
Bilera horietan, abian diren lanak nola garatzen ari diren aurkeztuko du Santiago Peñalba hirigintzako arkitektoak. Ondoren, eztabaidatu egingo da eta, bertan, galderak edo aldaketak eta hobetzeko proposamenak egin ahal izango dira.  
Udalak bere hiri-plangintzaren doikuntza bultzatu nahi du, ekimena aurkezteko lehenengo hitzaldian esan zen bezala. Horren asmoa da azaldutako bi helburuei erantzutea. Ondoko fase baten helburua izango da dagokien eraikuntza-proiektuen erredakzioa egitea. Proiektu horiek plangintzak legitimatutako jarduerak gauzatuko lituzkete.
 

Albiste guztiak