pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiri buruzko dokumentala Aldundiko “Gipuzkoan Eginak”
04
Api
2017

Legazpiri buruzko dokumentala Aldundiko “Gipuzkoan Eginak”

Gipuzkoako industriari buruz Aldundiak egin duen serie dokumentalean bigarren geldialdia da Legazpi.


Gipuzkoako industriari buruz Aldundiak egin duen serie dokumentalean bigarren geldialdia da Legazpi.

 

“Gipuzkoan eginak” ekimena bertako ekintzaile, enpresari edo berritzaileei egiten zaien omenaldia eta eskaintzen zaien sostengua da. Horien guztien ahaleginari esker, hein handi batean Gipuzkoan, urtetik urtera, gure udalerrietako ongizatearen motorra den industria-sare indartsua dugu.

 

Legazpi eredugarria izan da industriagintzan eta industriak bertan izan duen bilakaerak leku garrantzitsua du Gipuzkoako industria ibilbidean. Horregatik, Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Sailak, “Gipuzkoan Eginak” dokumentalarekin, Legazpiko industriaren gaitasuna, ahalegina eta ezagutzaren aldeko apustua nabarmendu nahi izan du.

Legazpiri buruzko dokumentala joan den martxoaren 30ean eskaini zen lehen aldiz Txillida Lantokian. Dokumentala, bertako protagonistak izan diren hainbat legazpiarren lekukotzaren bitartez gure industriaren etorkizunera egiten den bidaia da.

 

Hurrengo loturetan dokumentalaren gaineko informazio-liburuxka deskargatu daiteke eta Chillida Lantokian estreinatu den dokumentala ikusi ahal da:

 

liburuxka 

Dokumentala

Albiste guztiak