pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

URBELTZ pilotalekua
25
Urr
2017

URBELTZ pilotalekua

erabilpen publikorako ordutegi  berria

Legazpiko udalak, udal eraikin guztiekin egiten den moduan, erabilpen publikorako ordutegi bat onartua du Urbeltz pilotalekurako.

 

Ordutegi hau erabakitzerakoan kontutan hartu diren argudioak honako hauek izan direlarik; orain arte izandako erabilpenak  alde batetik eta eraginkortasun energetikoa bestetik.

 

Bestalde, erabaki hau hartzerakoan eta ordutegia onartzerakoan, ezinbestekoa iruditu zaigu pilota eskolako ordezkarien iritzia eta pilotalekua erabiltzen duten hainbat kirolarien iritzia aintzakotzat hartzea eta horrela egin dugu.

 

Pilotalekuaren ordutegia honako hau duzu:

 

Astelehenetik – ostiralera:

10:30etatik – 22:00etara

Larunbatetan eta igandetan:

10:30etatik – 14:30etara

16:30etatik – 19:00etara.

 

Albiste guztiak