pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

EUROPAKO BIKAINTASUN ZIGILUA
09
Mai
2024

EUROPAKO BIKAINTASUN ZIGILUA

Herritarrei zuzendutako inkesta

 
Legazpiko Udalak, EUDELekin lankidetzan, Europako Kontseiluak diseinatutako ELoGE gobernantzaren arloko Europako Bikaintasun Zigiluaren 5. edizioan parte hartuko du.
 
Udalak 2018an lortu zuen zigilu hori, eta 2024an berritu nahi du.
 
Europako Kontseiluaren ELOGE zigilua, toki mailan berrikuntzarako eta gobernantza onerako estrategiaren zutabeetako bat da eta hauxe da helburua: administrazioen egitea mobilizatzea eta bizkortzea, Europako herritar guztiak toki mailako gobernantza demokratiko on baten onuradun izan daitezen. 
 
Proiektua osatu ahal izateko ezinbestekoa da herritarrei galdetzea. Ondoren, galdetegiak emango dituen datuak Udalak egingo duen lanaren ondorioz jasoko diren datuekin kontrastatuko dira. 
 
15 galderako inkesta telematikoa da, eta ez dizu 5 minutu baino gehiago iraungo. Esteka honetan eskura daiteke:
 

INKESTA

Inkesta paperean ere bete ahal izango da HAZen, 8:00etatik 15:00etara. Horretarako hautestontzi bat egongo da.
 
Benetan eskertzen dugu herritarren lankidetza, gure udalerriko gobernantza ona hobetzeko ezinbesteko laguntza izango baita.

Albiste guztiak