pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Zinea latxartegi aretoan: Denboraldi hasiera
01
Urr
2018

Zinea latxartegi aretoan: Denboraldi hasiera

Urriaren 5etik 7ra, ostiraletik igandera doako saioak eskainiko dira

Urriaren 5etik 7ra, ostiraletik igandera doako saioak eskainiko dira.

Uda garaiko etenaldiaren ondoren,

zine emanaldiak itzuliko dira Latxartegi Aretora

urriko lehen asteburu honetan,

Legazpi Zine-Klub elkartearen eskutik.

Urriaren 14an hasiko den

zine denboraldiaren iragarpena

egin nahi du asteburu honek.

Hona prestatu diguten egitaraua:

 

5, OSTIRALA: BarryLyndon. (1975) - StanleyKubrick. 21:30ean Latxartegi Aretoan.

6, LARUNBATA: Noveccento (1900). (1976) - Bernardo Bertolucci. 21:30ean Latxartegi Aretoan.

7, IGANDEA: El Gran Dictador. (1940) - Charles Chaplin. 19:30ean Latxartegi Aretoan.

EMANALDI GUZTIAK DOAKOAK IZANGO DIRA.

 

Bere garaian Zine klubean programaturiko maila handiko hiru pelikula, benetako maisu-lanak, hautatu ditugu denboraldi hasierarako..

 

Zine Klub elkartean, dagoeneko 10 pertsonako talde batek heldu diogu aipatu denboraldiaren prestakuntzari, baina artearen eta kulturaren alorrean zinearen hedapenak duen garrantziaz interesa duen jendea hartzeko prest gaude.

Bide batez, zinez eskertu nahi diogu Javier Arrietari azken urteotan egindako lan eskerga, bera gabe ezinezkoa izango baitzen zaleek biziki estimatzen duten zine eskaintza kilikagarriari eustea.

Zinearen xarma oraindik ere ezezagun dutenak etortzera animatu nahi ditugu, kulturaren handitasuna biltzen baitu bere baitan, dela historia, dela musika, dela irudia, emozioa, etab.

Albiste guztiak