pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko gizarte foroa
22
Aza
2018

Legazpiko gizarte foroa

Azaroaren 22an egingo dugu, 18:30etik 20:00etara, Udaleko Batzar Aretoan.

GAIA: Alkohol eta drogen kontsumoa nerabezaroan.

  • Zein da gaurko egoera Legazpin?
  • Zer prebentzio lan egin daiteke komunitate eredutik?

 

Legazpiko Udaletik zuengana zuzentzen gara, Gizarte Foroaren hurrengo bileran parte hartzeko gonbidapena luzatzeko. Bilera hori:

 

  • Azaroaren 22an egingo dugu, 18:30etik 20:00etara, Udaleko Batzar Aretoan.

 

Gogoratuko duzuenez, Legazpiko Gizarte Foroak bere lehen saioa pasa den ekainean burutu zuen, Legazpiko Gizarte Zerbitzuen Plan estrategikoa 2018-2022 ezagutzera eman, eta lehentasunezko ekintzen hautaketa bat egiteko helburuarekin.

 

Lehentasunak markatze horretan nerabeek alkohol eta bestelako drogetarako duten sarbidea eta kontsumoa, eta horren prebentzioa bultzatzearen beharra, azpimarratutako 2 gai izan ziren. Kezka hori geure eginez, gai hori lantzen hastea proposatzen dizuegu Gizarte Foroaren hurrengo saioan. 

 

Nerabezaroan ematen den alkohol eta drogen kontsumoaz hitz egiten dugunean, zertaz ari gara? Zein da gaurko egoera Legazpin? Zer egin daiteke prebentzioaren esparruan, eta zein enfoke desberdin daude horretarako?

 

Gai horien inguruan hitz egiteko, AGIPAD Drogen abusuaren ikerketa eta prebentziorako gipuzkoar elkarteko Pakita Mateosere gurekin izango da bileran.

 

Proposamena interesgarria iruditu eta parte hartzera animatuko zaretelakoan, eskerrik asko!

 Ikusi udalaren gizarte zerbitzuetako plan estrategikoa 

Albiste guztiak