pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Musika Eskolako Gabonetako ekintzak
20
Abe
2023

Musika Eskolako Gabonetako ekintzak

Lehenengoa bihar, Latxartegi Aretoan arratsaldeko 18:00etan

 

Gabonetan Doinua Musika eskola Agirre-etxeberriko egoitzatik aterako da hainbat musika-jarduera garatzeko asmoz.

 

  • Lehenengo ekitaldia Gabonetako kontzertua izango da: ostegunean, hilak 21, 18:00etan Latxartegi aretoan.

 

  • Bigarrena, abenduaren 24an, igandean. Goizeko Gabon erronda dela eta, Olentzero, Mari Domingi, udal-korporazioa, herriko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailako ikasleekin batera, Goiz Deia eta Musika eskolako txistulariak Santikutz egoitzara joango dira goizeko 10:30ean. Ondoren, goizeko 11:00etatik aurrera eskolako trikitilariek, musika-tresna ezberdinetako ikasleek eta irakasleek udalerriko beste ikasleekin batera parte hartuko dute goizeko Gabon errondan.

 

  • Bukatzeko, urtarrilaren 4an, osteguna, 11:00etan, gitarra taldea Santikutz egoitzara gerturatuko da.

 

Albiste guztiak