pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Latxartegi Aretoko zinearen ibilbide berria
02
Urt
2024

Latxartegi Aretoko zinearen ibilbide berria

Urtarrilaren 6tik aurrera, zine komertzial saio gehiago eta estreinaldiak

 

Bere garaian iragarri genuen moduan, urte berriarekin Latxartegi Aretoan eskainiko diren zine saioak indartuta etorriko dira, bai saio kopuruari dagokionez (larunbata, igande eta astelehenero izango dira; haurrentzako zine saioa igandero izango dugu), eta baita eskainiko diren filmen berritasunari dagokionez ere, estreinaldia izan eta gehienez ere bi astera izango baitira Legazpin.

 

Ibilbide berri honetan Programación Areto enpresaren bidez kudeatuko dira emanaldiak eta lau saio izango dira astebururo:

Larunbatetan 19:00etan eta Igandeetan 19:30ean. Sarrera 6€

Astelehenetan, ikuslearen eguna, 19:30ean. Sarrera 5€

Haurrentzako saioak, igandeetan, 17:00etan. Sarrera 4€

 

Pelikulen berri zehatza eta sarrerak erosteko loturak berdina izaten jarraituko du: https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es

 

Horiei gehitu beharko zaie Legazpi Zine-Klub Elkarteak, hileko bi ostiraletan 19:00etan eskainiko dituen zine-klub saioak.

 

Hona urtarrileko programazio osoa:

 

ZINE KOMERTZIALA LATXARTEGI ARETOAN

6, 7 eta 8, larunbata, igandea eta astelehena: Ocho apellidos marroquís.

7, igandea: La navidad en sus manos. HAURRENTZAKO.

14 eta 15, igandea eta astelehena: Los colores del incendio.

14, igandea: Trolls 3: Todos juntos. HAURRENTZAKO

20, 21 eta 22, larunbata, igandea eta astelehena, Yo, Capitán.

21, igandea: Wish: el poder de los deseos. HAURRENTZAKO

27,28 eta 29, larunbata, igandea eta astelehena: Los que se quedan.

28, igandea: Migration. Bidaia hankaz gora. HAURRENTZAKO. EUSKARAZ

 

ZINE-KLUBA

12, OSTIRALA: “El valle de la esperanza”. Zuz.: Carlos Chahine. 19:00etan Latxartegin.

26, OSTIRALA:. “Un verano con Fifí”. Zuz.:  Jeanne Aslan, Paul Saintillan. 19:00etan Latxartegin.

Albiste guztiak