pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Urtarrilaren 13an, Latxartegin, jokatu zen Legazpiko VI. Gazteen Aurresku Txpelketako ligaxkako lehen saioa
16
Urt
2024

Urtarrilaren 13an, Latxartegin, jokatu zen Legazpiko VI. Gazteen Aurresku Txpelketako ligaxkako lehen saioa

D saileko irabazlea  Jurgi Errandonea (Andoain)

B sailean, irabazlea Nora Davila (Zizurkil)

 

Urtarrilaren 13an, Latxartegi aretoan, Legazpiko VI. Gazteen Aurresku Txapelketaren kanporaketa ospatu zen.

Sustraiak Dantza Taldeak eta Legazpiko Udalak antolatutako txapelketan 30 neska-mutil aritu ziren, bi sailetan banaturik. Hauen artean Sustraiak Dantza taldeko Araitz Berasategi, Irune Azpeitia, Jon Alberdi, June Osinalde, María Sánchez eta Nora Escuderolegazpiarrak aritu ziren.

Bi orduko ikuskizunaren ondoren D saileko txapelketan irabazlea ­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­Andoaingo Jurgi Errandonea izan zen, bigarren Pasaiako Danel Castillo eta hirugarren Lezoko Enara Artola izan zirelarik. Sail honetan Irakaslearen saria txapeldunaren irakasle den Amaia Aizpuruak jaso zuen, eta sailkaturiko lehen legazpiarraren saria Maria Sanchezentzat izan zen.

B sailean aldiz, irabazlea Zizurkilgo Nora Davilaizan zen, bigarrena Jon Alberdi  eta hirugarrena June Osinalde izan ziren, biak legazpiarrak. Lehenengo legazpiarraren saria Jon Alberdirentzat izan zen eta irakaslearen saria berriz ere Amaia Aizpuruak, Nora Davila txapelduranaren irakasle ere badenak, jaso zuen.

 

Legazpiarrek, bikain aritu ziren guztiak, ikasturtea indar handiz hasi dutela dirudi.

Sustraiak Dantza taldeak txapelketa hau aurrera eramateko laguntza eskaini duten Legazpiko Udalari, Legazpiko Goiz Deia Txistulari Taldeari eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrari eskerrak eman nahi dizkie. Esker hauek dantzari, irakasle eta gurasoei ere luzatu nahi dizkie.

Honako herritar hauek parte hartu zuten:

Sustraiak Dantza Taldeko Araitz Berasategi, Irune Azpeitia, Jon Alberdi, June Osinalde, María Sánchez eta Nora Escudero.

Hauetaz gain Eider Carballo Legazpiarra ere aritu zen.

Guztiak txapelketarako prestaketa bereziak egiten dituzte, Sustraiak Dantza taldeko Irati Olaizola, Idoia Narbaiza eta Maider Encinarekin.

Ikusi sari banatzearen argazkiak

 

Albiste guztiak