pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ostegun gizena, Doinua Musika eskolaren eskutik!
05
Ots
2024

Ostegun gizena, Doinua Musika eskolaren eskutik!

Otsailaren 8an, 17:00etan Agirre-etxeberrin hasita

Azken urteetako ohiturari eutsiz, Ostegun gizenean, hilak 8,

Doinua Musika Eskolako ikasleek eta irakasleek Inauteriak ospatuko dituzte.

 

Aurten buruhaundiz mozorrotuko dira eta LEK, Legazpiko Erraldoi Konpartsako buruhaundi eta erraldoi txikien laguntza ere izango dute.

Hona hemen osatu duten egitaraua:

 

16:45ean: Doinua Musika Eskolan elkartuko dira eta 17:00etan kalejiran irtengo dira.

  • Ibilbidea: Santikutz Kalea - Kale Nagusia - Euskal Herria plaza.

 

17:30ean Euskal Herria plazan jarduera berezi bat egingo dute udaletxeko balkoitik.

 

17:45ean Kalejiran itzuliko dira Doinua Musika Eskolara.

  •  Ibilbidea: Euskal Herria plaza – Nafarroa kalea- Farmazia - Kale Nagusia (Txokoraino).

 

Mozorroak jantzita parte hartzera dei egiten dute.

 

 

Albiste guztiak