pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

UZTALAI udaleku irekiak
06
Mai
2024

UZTALAI udaleku irekiak

Gaur, maiatzaren 6an, ireki da haurrak UZTALAI udaleku irekietan matrikulatzeko epea

 

Herriko jaiak igarota, ate joka ditugu uda eta udako oporrak. Ohi bezala, Legazpiko Udaleko Euskara Zerbitzuak “Uztalai” udaleku irekiak eskainiko ditu HH-2 eta LH-4 maila bitarteko haurrentzat.

 

Haurrak matrikulatzeko epea: maiatzaren 6tik 19ra.

 

Informazio guztia “Uztalai” udaleku irekien webgunean:

 

https://udalekuak.legazpi.eus

Udalekuen ezaugarri nagusiak:

 

-  HH-2 eta HH-3ko haurrak geletan; hasiera batean HH-2ko eta HH-3ko taldeak Haztegi ikastolako Latxartegin duen eraikinean baina, osatuko den talde-kopuruaren arabera, azken orduko aldaketak egon daitezke.

- HH-4tik LH-4ra, aire librean; HH-4ko taldeak Agirre-etxeberri parkean; HH-5ekoak Latxartegi parkean eta LH-koak Azokan eta plazan.

- Ordutegia: 9:30etik 12:30era

- Matrikula: seme-alaba bakarra, 75,00 €; bigarrena, 48,00 € eta hirugarrenetik aurrera doan.

- Izena emateko beheko loturan dagoen formularioa bete beharko da eta horretarako helbide elektroniko bat izan behar duzue. Ez baduzue helbide elektronikorik, HAZen egin beharko duzue matrikulazioa (kasu honetan maiatzaren 17an, 14:30ean, amaituko da epea). Online izena emango duten haurren gurasoek mezu elektroniko bat jasoko dute ondoren, izenemate eta baldintzen onartze orriarekin. Hori digitalki sinatzen baduzu, sinatu eta gero bidali hona: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

Bestela, inprimatu, sinatu eta ekarri udaletxeko HAZ zerbitzura. Agiria ekartzeko azkeneko eguna: maiatzak 31 (egun hori barne). Agiri hori sinatzen ez duten gurasoen haurrek ezin izango dute Uztalai udalekuetan parte hartu.

 

Erantsitako agiriak:

 

Albiste guztiak