pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Harrera ofiziala Daniel Aranguren jaunari, Legazpiko lehen alkate errepublikanoa izan zenaren semea
15
Urr
2015

Harrera ofiziala Daniel Aranguren jaunari, Legazpiko lehen alkate errepublikanoa izan zenaren semea

Daniel Aranguren Echeverria jauna bigarren Errepublikan, 1931ko apirilaren 17tik 1933ko urtarrilaren 23ra bitartean, Legazpiko Alkatea izan zen Daniel de Aranguren jaunaren semea da. Garai hartan, gerra zibila lehertu zenean, erbestera jo zuen alkate izan zenak eta, azkenean, Kuban jarri zen bizitzen.
 
Daniel Aranguren Echeverria jauna La Habana hiriko Euskal Etxeko ordezkaria da. Egun hauetan Euskadin dago bisitan, Eusko Jaurlaritzak antolatu duen “Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VI. Mundu Batzarra” dela eta. Hemen dagoela, nola ez, Telleriarteko Erreizabal baserriko bere senideak bisitatzera etorri da.
 
La Habana hiriko Euskal Etxea 1868an sortu zen eta, Montevideo hirikoarekin batera, daudenetatik zaharrenetakoa da. Daniel Aranguren bertako lehenengo lehendakariordea da.
 
Era berean, Kubako Holguin-Las Tunas elizbarrutiko apezpikua den Emilio Aranguren Echeverriaren anaia da.
 
Udaletxean gaur goizean izan dugun harrera ofizialean, Koldobike Olabide alkate andreak 1931ko apirilaren 17ko aktaren kopia bat eman dio Aranguren jaunari. Agiri horretan urte hartako Udal berriaren eraketa eta Daniel de Aranguren Legazpiko alkatearen izendapena jasotzen da. Horrekin batera, Jose Mari Urcelay herritarrak idatzi duen liburuaren ale bat eman zaio: Legazpi siglo XX: hitos en el camino hacia la modernidad.
 
Gerra zibilaren aurreko urteak asalduzko garaiak izan ziren politika arloan eta, zentzu horretan gogora ekarri behar dugu, beste udalerri askotan gertatu zenaren antzera, Legazpin ere Daniel de Aranguren alkatea buru zen korporazioari funtzio guztiak kendu zitzaizkiola eta haren ordez Kudeaketa-batzorde bat eratu zela. Batzorde berri hori automatikoki izan zen izendatua, hauteskunderik gabe, hautagai bakarra aurkeztu zelako eta hark eskuratu zituen korporazioaren funtzio guztiak.
 
Hain justu, aipatu liburuan garai hartako udal kudeaketaren berri ematen denean honela irakur dezakegu: “errepublikaren lehenengo aldian, udalaren ikuspegitik aztertuta, emaitza benetan onak lortu ziren, eman zen aurrerapena ikusita. Hori ez zen kasualitatez gertatu, emaitza haiek etorkizuna aurreikusteko trebetasunaren eta kudeaketa ekonomiko eraginkorraren ondorioz lortu baitziren.
 
Esan beharra dago, halaber, alkateak egin zituen gestioei esker, 1932ko irailaren 15ean, Alcala Zamora Errepublikako presidentea Donostian zegoela aprobetxatuz, Legazpi bisitatzera etorri zela.
 

Albiste guztiak