pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Abenduaren 19an, Merkatu Txikia, Jaiotzaren irekiera eta Martin Pipas eta 20an Santo Tomas Azoka
17
Abe
2015

Abenduaren 19an, Merkatu Txikia, Jaiotzaren irekiera eta Martin Pipas eta 20an Santo Tomas Azoka

Haztegi Ikastola eta Domingo Agirre eta Olazabali esker

Gabon giroa pil-pilean izango dugu asteburuan. Ohi bezala herriko ikastetxeek antolaturiko ekitaldiak izango ditugu larunbat eta igandean. Larunbatean Haztegi Ikastolak Merkatu Txikia irekiko du goizean eta arratsaldean Martin Pipas etorriko da Olentzerorentzat gutunak jasotzera eta guraso tale batek prestatutako Jaiotza irekiko da. Egun guztian izango dira ekitaldi nagusi horien inguruan antolaturiko jolas, kanta, eta musika emanaldiak.
 
Igandean Domingo Agirre Ikastetxea eta Olazabal Instutuaren txanda izango da. Goizeko 11:00etatik aurrera Azokan Santo Tomas Azoka irudikatuko dute ikastetxeko guraso, irakasle eta ikasleek. Ohiko postuez gain, hemen ere izango dira musika emaldiak, tailerrak, eta bestelako ekintza osagarriak.
 

Albiste guztiak