pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Argazkigintza eta Haur eta Gaztetxoentzako eskulan ikastaroetarako izen emateko epeak zabalik
01
Ots
2016

Argazkigintza eta Haur eta Gaztetxoentzako eskulan ikastaroetarako izen emateko epeak zabalik

Otsailaren 12ra arte

Otsailaren 12ra arte egin ahal izango da Kultur Etxean otsailean bertan abiatuko diren bi ikastaro huetan parte hartzeko izen emateak. Hona ikastaroen berri:
 
ARGAZKI IKASTAROA
Otsailaren 15ean hasiko den Oinarrizko Argazki ikastaroa martxoaren 17an amaituko da eta saioak astelehen, asteazken eta ostegunetan izango dira 19:00etatik 21:00etara. Ikastaroaren kostua 50 €takoa izango da eta ikastaroko lehen egunean ordaindu beharko da. Ikastaroa Ikatza Argazkilari Elkartearen egoitzan eskainiko da. Plaza mugatuak: 20.
 
GAZTETXOENTZAKO ESKULAN IKASTAROA
Irule Elkartek sustaturik Otsailaren 19an abiatuko den Gaztetxoentzako eskulan ikastaroan parte hartzeko gutxieneko adina 8 urte (LH3) izango da. 15 ordutako ikastaroa izango da, eta saioak ostiraletan 18:30etatik 20:00etara  izango dira. Ikastaroan landuko direnak: Eva Gomazko eskulanak, galtzerdi eta toallekin egindakoak, kafe kapsulekin eginak,… Ikastaroaren kostua 25€takoa izango da eta ikastaroko lehen egunean egin beharko da ordainketa. Ikastaroa Irule Elkartearen egoitzan eskainiko da (Euskaltegiko ganbaran). Plaza mugatuak: 12.
 

Albiste guztiak