pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Pintura erakusketa irekiko da Kultur Etxean otsailaren 5ean
03
Ots
2016

Pintura erakusketa irekiko da Kultur Etxean otsailaren 5ean

19:00etatik 20:00etara egingo da irekiera ekitalditxoa

Otsailaren 19rarte ikusgai izango den erakusketa honetan, Arkatza Marrazketa Pintura elkarteko eskoletan begirale lanetan aritzen diren Rosa Mari Gutierrez, Marisol Rodriguez eta Dani Uribeetxebarriaren lanak izango ditugu ikusgai. Urtean zehar eskolak ematen edo bestelako ekitaldiak antolatzen ikusi izan ditugu, eta urtero beren ikasleen lanekin erakusketa ere izaten da. Oraingoan beraien lanak ikusteko aukera izango dugu. Ostiralean arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara egingo da irekiera ekitalditxoa, margolariak bertan direla, eta otsailaren 8tik aurrera, astelehenetik ostiralera, 17:30etatik 20:30etara egongo da irekita erakusketa.

Albiste guztiak