pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa Legazpin hasiko da ostiralean
10
Ots
2016

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa Legazpin hasiko da ostiralean

Ane Beloki legazpiarrak bapateko sailean parte hartuko du

Otsailaren 12anhasita, bost kanporaketa jokatuko dira Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan, eta Legazpin izango da lehena. Hiru saio izango dira ostiralean Legazpin, formatu, toki eta ordu desberdinetan.
►Idatzizkoa, Haztegi Ikastolan  15:00etatik 16:00etara.
►Didaktikoa, Latxartegi Aretoan 16.00etan.
Bertso musikatuak Legazpiko LBO bertso eskolako ikasleekin.
Bapateko saioa Agin Laburu eta Nerea Elustondorekin.
Gazteen Bapatekoa, Muruazpi Elkartean 19.00etan
Guztira 31 bertsolarik hartuko dute parte bost kanporaketatan.Kanporaketa guztiak bertso-afari formatuan jokatuko dira eta hauetarako sarrerak otsailaren 8tik aurrera erosi ahal izango dira www.bertsosarrerak.eus webgunean. Saio bakoitzeko sarrerak aste horretako asteazkenera arte egongo dira salgai12€tan.
Legazpiko saioko Parte Hartzaileak:
Ane Beloki
♪Oihana Arana
♪Marixe Ruiz de Austri
♪Gontzal Belategui
♪Bittor Zubiagirre
♪Gartxot Ramírez
Gai-jartzailea:
♫Asier Iriondo

Albiste guztiak