pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2015-2019 epealdirako Udal Legealdi Planaren aurkezpena
12
Ots
2016

2015-2019 epealdirako Udal Legealdi Planaren aurkezpena

Hurrengo asteartean, otsailaren 16an, Kultur Etxean

Legealdi Plana, 2015-2019 legegintzaldian gobernu taldeak gauzatu nahi dituen proiektuak edo jardunbideak zehazteko osatu duen ibilbide-orria da. 
 
 
Lehenengo aldia da Legazpiko Udalak Legealdi Plana egiten duela. Alkatea izan da plana egitea bultzatu eta gidatu duena eta, lan horretan, Zuzendaritza Taldearen eta udal teknikarien laguntza jaso du. Lerro hauen bidez, guztiei eskertzen diegu eskainitako laguntza eta parte hartzea.
 
Legealdi Plana arduradun teknikoen eta politikoen artean egin izanak balio erantsia ematen dio, plana udal baliabideekin egin delako eta ez delako kanpoko laguntza kontratatzera jo.
 
Datorren asteartean, otsailak 16, arratsaldeko 19:00etan eta Kultur Etxean, Udal Gobernu Taldeak 2015-2019 Legealdi Plana aurkeztuko du eta herritar guztiak daude bertan parte hartzera gonbidatuta.  
 

Albiste guztiak