pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Alberto Velascoren eskultura erakusketa ikusgai

Kultur Etxean martxoaren 11ra arte

Joan den otsailaren 26an ireki zen Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan Alberto Velasco legazpiarraren eskultura lanez osaturiko erakusketa. 2014ko urrian ikusi ahal izan genuen, areto berean, azkenekoz bere erakusketa bat. Oraingoan urte t´erdi honetan sortu dituenak jarri ditu ikusgai, eta ikusleen iritzia jaso nahi duenez, bere lanei izenburua jarri eta zer iradokitzen diguten esateko aukera eskainiko digu. Horretarako aretoan bertan aurkituko dituzun orritxoak bete eta kutxan sartu besterik ez duzu egin beharko.

 

Martxoaren 11ra arte ikusgai egongo den erakusketa honetan jarri dituen lanak egiteko, egileak ohi duenez, naturan eta inguruan aurkitutako elementuak erabili ditu.  Ohi bezala erakusketaren ordutegia astelehenetik ostiralera 17:30etatik 20:30etara bitartekoa izango da.

Albiste guztiak