pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Martxoaren 8a gainean dugu, emakumea protagonista asteburuko zine karteldegian
04
Mar
2016

Martxoaren 8a gainean dugu, emakumea protagonista asteburuko zine karteldegian

“Papusza”, “Sufragistas” eta "Meñique"

Zine-Klub elkarteak gogoan izan du Nazioarteko Emakumearen eguna asteburuko zine karteldegia prestatzerakoan. Hala emakumeak eta beraien eskubideen aldeko borrokak gai dituzten bi filma eskainiko ditu asteburuan:
Ostiralean, martxoaren 4an, 22:15ean “Papusza”, Bronislawa Wajs emakume ijitoaren bizitza kontatzen diguna.
Igandean, martxoaren 6an, 19:30ean “Sufragistas”, boto eskubidearen aldeko borroka gai hartzen duen filma.
Igandean, 17:00etan haurren zine saioan eskainiko den “Meñique” filmak osatuko du asteburuko karteldegia.
 

Albiste guztiak