pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ibilgailuen zerga ordaintzeko epea: martxoak 31
11
Mar
2016

Ibilgailuen zerga ordaintzeko epea: martxoak 31

Helbideratutako erreziboak martxoaren 31n kargatuko dira

Otsailaren 1ean ireki da Trakzio mekanikoko Ibilgailuen gaineko 2016ko zergari dagozkion erreziboak borondatez ordaintzeko epea eta martxoaren 31 izango da azkeneko ordainketa-eguna. 
Helbideratuta dauden erreziboak martxoaren 31n kargatuko dira zergadunak horretarako eman duen kontuan.
 
Helbideratu gabeko erreziboak posta arruntez bidaliko dira zergadunaren helbide fiskalera eta zergadunak ondorengo erakunde laguntzaileetako edozeinetan ordaindu ahal izango du: BBVA; CAIXABANK; KUTXABANK; LABORAL KUTXA; NAFARROAKO RURAL KUTXA edo BANCO SABADELL. Ordainketa egiteko erreziboa eraman beharko da eta hurrengorako helbideratzea eskatu ahalko da. Halere, badira ordainketa egiteko beste bi modu gehiago ere: banka elektronikoaren zerbitzua erabiliz edo udaletxera joanez. 
 
Aipatu helbideratu gabeko erreziboak martxoaren 15a baino lehen jaso ez dituztenek, kopia bat eskatu beharko dute Legazpiko udaletxean, bulego orduetan.
 
Ordaintzeko epe hori amaitu ondoren, prozedura exekutiboari emango zaio hasiera eta ordaindu gabeko kuotak dagokion errekarguarekin kobratuko dira, dagozkion berandutzako interesekin eta kostuekin batera.
Ados ez dagoenak hilabeteko epea izango du, udaletxeko sarrera-erregistroan, bulego-orduetan, Alkatetzari zuzendutako berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko. 
 

Albiste guztiak