pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Donostia 2016 ekimenak 2016 bidea proiektua aurkeztu berria du
22
Mar
2016

Donostia 2016 ekimenak 2016 bidea proiektua aurkeztu berria du

15. eta 16. etapak Legazpitik pasako dira

Donostia 2016 ekimenak 2016 bidea proiektua aurkeztu berria du. Igandero, martxoaren 27tik urriaren 30era, 2016 bidea proiektuak Euskal Herri guztia zeharkatuko du, gidatutako 32 mendi-etapa eta 100 ekintza kultural baino gehiago dituen ibilbide batekin. Hori da 2016 bidearen apustua, mendizaletasuna eta kultura bezalako bi diziplina uztartzea, alegia. Proiektuarekin bat egitera eta parte-hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Lehen 4 etapetan izena emateko epea zabalik dago honezkero.
 
2016 BIDEA FACEBOOK-EN

Jarraitu eta partekatu

Azken albisteak, oharrak, etapen irudiak... 
  
EMAN IZENA!
Parte-hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea, eta gehienez ere 150 parte-hartzaile egongo dira etapa bakoitzean. Izena ematearen kostua 7* eurokoa da pertsonako. Ikasleek, jubilatuek eta DSSinnovako parte-hartzaileek % 20ko deskontua izango dute; langabetuek % 50koa. Joan-etorriko autobus-zerbitzua eta istripu-asegurua barne hartzen ditu kuota horrek. Leku hauetan eman dezakete izena parte hartu nahi dutenek: 
Alderdi Ederreko Donostia 2016ren Infopuntuan 
Club Vasco de Camping Elkartearen egoitzan 
Etapa bakoitzeko laguntzailea den erakundearen bulegoetan.
*Prezioan kudeaketa-gastuak ez daude sartuta. 
 
Informazio gehiago: 

2016bidea.dss2016.eu

Albiste guztiak