pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Miserableak” Musikalak itxiko du Musika eta Arte Eszenikoak DVDan denboraldia
11
Api
2016

“Miserableak” Musikalak itxiko du Musika eta Arte Eszenikoak DVDan denboraldia

Bi zatitan: apirilaren 13an eta 20an

Apirilean amaituko dira urrian martxan jartzen diren hainbat ekimen. Horietako bat dugu Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloa. Amaierarako, Victor Hugoren lanean oinarritu eta Claude-Michel Schönberrek musikaturiko, “Miserableak” musikala eskainiko da Kultur Etxeko Areto Nagusian, bi zatitan: apirilaren 13an eta 20an, asteazkenak, 18:30etatik aurrera.
Eskainiko den emanaldia Miserableak musikalaren 25. Urteurrenean, 2010ean,  Londresko Queens Theatren eskaini zen ekoizpen berria izango da, 500 artista eta musikari bildu zituena.
Ohi bezala, aretoaren sarreran izango dituzue eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria.

Albiste guztiak