pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko udalak klima-aldaketa eta garapen jasangarrirako estrategia garatuko du
14
Api
2016

Legazpiko udalak klima-aldaketa eta garapen jasangarrirako estrategia garatuko du

2016 urtean zehar

Herritarren parte-hartzea funtsezkoa izango da ikerketaren garapenerako.
 
Estrategiaren helburua herriko jasangarritasun maila handitzea eta berotegi-efektuko gasak murriztea da, eta aldi berean, klima-aldaketarekiko urrakortasuna gutxitzea.
 
Legazpi, 2016ko apirilak 13. Legazpiko udalak LEGAZPI KLIMA 2030, klima-aldaketa eta garapen jasangarrirako Estrategia martxan jarri du. Prozesua 2016 urtean zehar garatuko da eta herritarren parte-hartzea sustatzeko kanal ezberdinak irekiko dira.
 
Prozesuaren lehen urratsa, herriko jasangarritasun mailari buruzko informazioa jasotzeko analisia egitea izango da, ingurumen, gizarte eta ekonomi alderdiei erreparatuz eta klima-aldaketari aurre egiteko gaitasunari arreta berezia ipiniz.
 
Koldobike Olabide, Legazpiko alkateak, parte-hartzeak prozesu osoan zehar izango duen garrantzia azpimarratu nahi izan du "Udaletik parte-hartze prozesua sustatuko dugu; barne prozesua Udaleko langileekin eta kanpo prozesua herritar eta hainbat eragilerekin. Ezinbestekoa da eztabaida irekitzea eta parte-hartze zabala lortzea, izan ere, Legazpiar guztioi dagozkigun gaiak dira".
 
A21 Foroari dei egingo zaio fase ezberdinetan ekarpenak egin ditzan eta apirilean bertan hasiko da lanean.
 
LEGAZPI KLIMA 2030 estrategiak udal politikak eta Legazpik pasa den irailean sinatu zuen “Compact of Mayors” itunean hartutako europar konpromisoak batuko ditu.
 
Ikerketan, halaber, jasangarritasunarekin eta klima-aldaetarekin zerikusia duten politika eta jarduera guztiak berraztertuko dira eta ikertutako atal bakoitzerako helburu zehatzak finkatuko dira. Hauen artean daude klimarekin zerikusia duten arloak; besteak beste, aire kalitatea, ura, mugikortasuna, hondakinak, energia kontsumoa eta bioaniztasuna. Berezitasun gisa, Legazpik klima-aldaketarekiko duen urrakortasuna eta egokitzeko duen gaitasuna aztertuko dira eta berotegi-efektuko gasen inbentarioa ere egingo da.
 
Azkenik, LEGAZPI KLIMA 2030 ikerketak udalerriaren jasangarritasun maila handitzen eta bere emisioak eta urrakortasuna murrizten ahalbidetuko duen neurri sorta bat definitzeko aukera emango du, 2030 horizonte gisa hartuta. 

Albiste guztiak