pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bidezko merkataritzaren munduko eguna
10
Mai
2016

Bidezko merkataritzaren munduko eguna

Datorren ostiralean Garagunek Bidezko Merkataritzako postua jarriko du

Aurten ere, Legazpiko Udalak bat egiten du urtero maiatzaren bigarren larunbatean ospatzen den Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunarekin.
 
Horrela, Legazpik pertsona guztien eskubideak eta ingurumena errespetatzen duen merkataritza-sistema solidarioa bultzatzeko hartu duen bidea berresten du.
 
Ekintza desberdinak Kontsumo Arduratsuko Taldeak antolatu ditu. Honako erakundeek osatzen dute aipatu taldea:
 
ELKARTEA / ERAKUNDEA
HAZTEGI IKASTOLA
GARAGUNEA
MERKATARITZA BULEGOA
MARI CARMEN FRUTA DENDA
KTE TABERNARIEN ELKARTEA
EMAUS
BERTATIK BERTARA
UDAL DEPARTAMENTU HAUEK:
·  Gizarte Zerbitzuak
·  Nekazaritza
·  Gazteria eta Hezkuntza
·  Ingurumena, Industria, Merkataritza eta Turismoa
 
 
Testuinguru horretan joan den maiatzaren 4an, jai-egitarauaren barruan, honako ekintzak gauzatu ziren kalean:
 
  • Oihulari Klown antzerki-taldeak Kale Nagusia girotu zuen. Helburua Bidezko Merkataritzaren gaineko informazioa zabaltzea izan zen: zer den, zelako produktuak dauden, nola ezagutu daitezkeen, Legazpin non erosi daitezkeen, …

 

NON
erosi ditzaket?
 
LAUBIDE belar-denda
LANBROA belar-denda
ITZIAR belar-denda
MARI CARMEN fruta-denda
 
 
GARAGUNEA
XARPOT taberna
GIZARTE ZENTROKO taberna 
KOROSTI KAFEA
 
  • Dauden produktu desberdinak (elikagaiak, kosmetikoak, eskuz egindakoak,…) ezagutzera emateko asmoarekin, Garagunek Bidezko Merkataritzako produktuen erakusketa jarri zuen Kale Nagusian. Asko izan ziren produktu horiek ezagutzera eta erostera hurbildu ziren herritarrak. Ohi bezala, jasotako dirua Herriak Elkarlanean gobernuz kanpoko erakundeari eman zitzaion, bere nazioarteko lankidetzako proiektuak bidera ditzan.
 
Datorren ostiralean, asteroko azokan, Garagunek berriro jarriko du postua eta produktu mota horiek eskainiko dizkiete herritarrei.
 
Modu berean, urtean zehar ezagutzera emango diren beste proiektu batzuk lantzen jarraitzen dugu, hala nola, Legazpira egokitutako logo bat egitea, produktu mota horiek udal kontratazioetan sartzea edo kolektibo desberdinen artean kontsumo arduratsua zabaltzea helburu duten ekintza desberdinak antolatzea.

Albiste guztiak