pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ekainaren 5ean Ingurumen Eguna ospatzen da mundu osoan
31
Mai
2016

Ekainaren 5ean Ingurumen Eguna ospatzen da mundu osoan

Hori dela eta, Legazpiko Udalak zenbait ekimen antolatu ditu

Urtero, ekainaren 5ean, Ingurumen Eguna ospatzen da mundu osoan.

 

Egun honen helburua ingurumenarekiko sentsibilizazioa bultzatzea da eta, aldi berean, ingurumena babesteko ekintzak egitea.

 

Hori dela eta, Legazpiko Udalak zenbait ekimen antolatu ditu:

 

· Ekainaren 6an: Ur-zikloari buruzko prentsaurrekoa.

Legazpiko Udalak eta Gipuzkoako Ur Partzuergoak emango dute prentsaurrekoa eta, bertan, Legazpin ur-zikloaren gaineko hainbat alderdi azalduko dituzte: kontsumo-datuak, aholkuak,…..

 

· Ekainaren 6an: Baietz Txukun mantendu. Udal garbitzaileek eta Haztegi ikastolako ikasleek Latxartegi parkean pilatutako hondakinak jasoko dituzte eta ikusgai utziko dituzte astebetez. Ekimen horretaz gain, Haztegi ikastolako ikasleek ere, udalarekin elkarlanean, bi ekintza burutuko dituzte:

o  Futbol-zelaiko sarrerako pareta bat margotuko dute.

o  Latxartegi parkean kontsumo arduratsua zer den azaltzeko kartel batzuk jarriko dituzte.

 

· Ekainaren 8an: Hitzaldia: “HONDAKINAK: zer non. Badakigu nola sailkatu?”

Gizarte-zentroan izango da, 18:00etan.

 

Horrezaz gain, adi egon!! beste ekimenen bat ere egongo da eta!!!!

 

Ikus prentsa-oharra

 

Albiste guztiak