pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Sasietako Garbigunearen zerbitzu berria arrandegietan sortutako hondakinentzako
08
Eka
2016

Sasietako Garbigunearen zerbitzu berria arrandegietan sortutako hondakinentzako

Sasietak hotz-ganbera berria jarri du

Sasietak hotz-ganbera berria jarri du, arrandegiek sortzen dituzten hondakinak bertan jasotzeko.

Arrandegietan hiru hondakin mota sortzen dira: poliespan kaxak, arrain-hondarrak eta errefusa. Lehenengo biak birziklatu egin daitezke eta, horretarako, Sasieta Mankomunitatea hondakin horien gaikako bilketa zerbitzua eskaintzen ari da Ordiziako Garbigunean.

Ordizian izandako esperientziaren emaitza eta harrera oso onak izan direla ikusita, Sasieta Mankomunitateak zerbitzu hori zabaltzea eta Deskargako Garbigunean ere eskaintzea erabaki du.

Horretarako, hotz-ganbera bat jarri da; bertan dauden kaiola batzuetan poliespen kaxak pilatuko dira eta edukiontzi berezi batzuetan arrain-hondarrak eta errefusa utziko dira. Gune horretan, halaber, ur-mahuka bat jarri da, arrain-hondarrak eramateko erabili diren ontziak garbitu ahal izateko.

Zerbitzu berriak ez du ordutegi mugatua, Sasieta Mankomunitateak arrandegi bakoitzari hotz-ganberara sartzeko giltza eman diolako eta, beraz, ez dago ordu-mugarik eta urteko edozein egunetan erabil daiteke zerbitzua.

Sasietak eskainitako zerbitzu berri honek ekonomia zirkularra sustatzen du, arrandegietan sortutako hondakinak ekonomia-zikloan sartzen baititu: horrela, poliespan kaxak Kataluniako birziklatzeko enpresa batetara bidaliko dira eta arrain-hondarrak, berriz, Bizkaiko enpresa batetara joango dira, non hondakin horiekin arrain-irina egingo duten.

Albiste guztiak