pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Estatu mailako XVII. “Legazpi Hiria” argazki lehiaketak baditu saridunak

Erakusketa ekainaren 10etik 30era

Erakusketa ekainaren 10etik 30era egongo de ikusgai Kultur Etxean.

Ikatza Argazkilari Elkarteak sustatu eta kudeaturiko lehiaketa honetara, aurtengoan 157 egileren 620 lan aurkeztu dira, iazko partaidetza nabarmen igo delarik. Honakoak izan dira aurtengo irabazleak:

  1. SARIA: Mikel Martin Villacorta
  2. SARIA:Juan Antonio Palacios.
  3. SARIA: Iñigo Olarte Alberdi
  4. HERRIKO SARIA: Iosu Garai Ibabe

Lehiaketa hau gainera, Argizaiola Sarirako baliagarria denez, lehen hiru sarituak sailkatu ditu epai-mahaiak Sariketa honetarako. Horrez gain, aurkezturiko lanetatik 50 lan aukeratu ditu erakusketa osatzeko, tartean irabazleak noski. Erakusketa Kultur Etxeko Erakusketa gelan egongo da ikusgai astegunetan 17:30etatik 20:30etara.

Sari banaketa ekitaldia, ekainaren 17an, ostirala, 19:00etan egingo da Kultur Etxeko Areto Nagusian.

Albiste guztiak