pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bi Bala Bertso-rock taldeak irekiko du Musika Kalean
28
Eka
2016

Bi Bala Bertso-rock taldeak irekiko du Musika Kalean

Ekainaren 30ean, osteguna, 19:30ean Kale Nagusian

Aurtengo Uztaila Kulturala egitasmoaren baitan antolatu den Musika Kalean programako bi emanaldi izango ditugu datorren astean. Lehena Kale Nagusian Bi Bala taldearena izango da.

 

Bi Bala taldea Julen Goikoetxea, Xabier Etxeberria "Pitxu", Iñaki Gurrutxaga eta  Aitzol Barandiaranek osatzen dute. Bertso-rocka egiten dute eta Japonian egin berri dute bira, Gure Eroyak beren azken diskoa aurkezten. 

Azken egunotan gelditu gabe dabiltza gainera Euskal Herrian eta Legazpin ikusi ahal izango ditugu zuzenean.

 

Bigarren emanaldia, uztailaren 1ean, ostiralean izango da, Laubide kalean. Legazpi Musika Bandak emanaldi berezia egingo du 19:15ean Goierri Taberna paretik abiatuta.

 

Udan ere kulturaz blai.

Albiste guztiak