pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Atentatua Istanbulen
30
Eka
2016

Atentatua Istanbulen

Legazpiko Udalak EUDELen deialdiarekin bat egiten du eta gaur 12:00tan egingo den elkarretaratzera gonbidatzen ditu herritar guztiak

LEGAZPIKO UDALAK irmo gaitzesten du astearte gauean Turkian, Istanbulgo Atatürk aireportuan, izandako atentatua, zeinaren ondorioz dozenaka lagun hil diren eta ehunetik gora zauritu diren.

 

LEGAZPIKO UDALAK terrorismoaren basakeriaren eta indarkeria indiskriminatuaren aurkako erabateko gaitzespena agertzen du eta 5 minutuko elkarretaratze isila egitera gonbidatu nahi ditu legazpiar guztiak. Gaurko egiten dugu elkarretaratze-deia, ekainak 30 (osteguna), 12:00etan, udaletxearen aurrean, hildakoekiko eta beraien senideekiko laguntza eta elkartasuna adierazi nahian.

 

Legazpiko udalerritik, une latz hauetan, elkartasunezko besarkada eta hurbiltasunezko sentimendurik sakonena bidali nahi diegu Istanbulgo hiriari eta Turkiako herriari, baita eragindako pertsona guztiei eta beraien senideei ere.

Albiste guztiak