pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Esku ona al duzu?...Ekin erronkari
07
Uzt
2016

Esku ona al duzu?...Ekin erronkari

Galdetegia bete ezazu, ikasi eta kanpainaren koloretako eskumuturrak eskuratu!

Agerian gelditu da ekainaren 27an Legazpi, Urretxu eta Zumarragako  kaletan azaldu ziren esku koloretsuen esanahia!

 

Aste betez egon dira lurrean itsatsita adin, sexu, eta arraza desberdinetako eskuak kolore desberdinez inguratuta. Atzo horiek desagertu eta beste batzuk ordezkatu dituzte, aurrekoen esanahia agerian utzi dutenak.

 

Denok sortzen ditugu hondakinak baina askotan ez dugu asmatzen hondakin mota batzuk nora bota behar ditugun. Zalantza horiek argitzeko kanpainaren zati bat da, egun hauetan zehar  lurrean ikusten ari garena.

 

Irudi handian ikusiko duzu kanpainan parte hartzeko gonbitak saria duela, lau kolore alaietako eskumutur desberdinak eskuratu ahal izango dituzu web gunean (www.uggasa.eus/eu/enkesta-esku-ona-al-duzu) sartzen bazara eta joko batean parte hartzen baduzu.

 

Bertan planteatuko zaizkizu  bereizketa egiterakoan ohikoak diren hainbat zalantza, baita argitu ere. Asmatuz gero, eskumuturrekoa lortuko duzu. 

 

Parte hartu, doakoa da eta zure herriko hondakinen kudeaketa egokiaren alde pausuak ematen ariko zara.

 

KANPAINAREN ZERGATIA

Sasietako Mankomunitateak detektatutako arazo bati erantzun nahi dio kanpaina honek: batez ere edukiontzi horian azaldu behar ez luketen hondakin mota desberdinak azaltzen direlako. Gaikako sailkapena gaizki egiteak birziklapena zaildu eta garestitu egiten du eta gure eskuetan dago modu egokian egitea; bereizketa egitea beharrezkoa da, baina ondo egin behar dugu benetako birziklapena posible izan dadin.

 

Nora botako zenuke puskatutako pertxa bat? Eta kontsumo baxuko bonbilla bat? Sartu Uggasako web orrian eta zure herriko udaleko web orrian eta hori eta beste hondakin mota batzuk nola sailkatu behar diren ikasiko duzu.  Anima zaitez!  Ondo erantzuten baduzu, kanpainaren koloretako eskumuturrekoak lor ditzakezu!

www.uggasa.eus/eu/enkesta-esku-ona-al-duzu/

Albiste guztiak