pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Garaguneren ingurune-lankidetza berria
14
Uzt
2016

Garaguneren ingurune-lankidetza berria

Kafe-kapsulak jasotzen hasi dira, datozen Gabonetan Eguberri zuhaitza egiteko eta zuhaitz horrekin udaletxea apaintzeko

Garagunek Udalarekin elkarlanean jarraitzen du eta kafe-kapsulak erabiliz

Eguberri zuhaitza egitea adostu du Legazpiko Udalarekin.

Zuhaitza abenduan jarriko da udal eraikinean.

 

Azken helburua, herritarrak birziklatu beharraz eta ingurumena zaindu beharraz sentsibilizatzea da.

 

Horretarako, datozen hilabeteetan, kafe-kapsulak bilduko dituzte berriro.

Eta legazpiarrei eskatu nahi die, kapsula horik zaborrera bota ordez, Garagunek dituen lokaletara eraman ditzatela.

Nespressokoak edo antzeko kapsulak jasoko dituzte eta ez dago hustu beharrik.

Hauxe da ordutegia:

· Astelehenetik ostegunera: 9:30 − 17:00

· Ostiraletan eta uztailaren bigarren hamabostaldian: 9:30 – 15:30

· Abuztuan: oporrak!

Albiste guztiak