pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“EuskOrleans Dixie Band” uztailaren 21ean Laubide kalean
19
Uzt
2016

“EuskOrleans Dixie Band” uztailaren 21ean Laubide kalean

Musika Kalean programako laugarren eta azken emanaldia izango da

Donostiako Jazzaldia hasten den egunean, jazza izango dugu Legazpin ere. Uztaila Kulturala egitarauko Musika Kalean programako azken saio hau Laubide kalean hasiko da 19:30ean, (Eguraldiak laguntzen ez badu Domingo Agirre ikastetxeko pilotalekuan).

Euskal kantak, New Orleanseko 20. eta 30. hamarkadetako musikara moldatzen dituen jazz taldea da EuskOrleans Dixie Band. Esaterako, Benito Lertxundiren "Bizkaia maite", Mikel Laboaren "Txoriak-txori", "Peio Joxepe", "Boga-boga" edo "Batasuna".

EuskOrleans Dixie Bandekin, girotze original eta harrigarri bat ziurtaturik izango dugu.

  • Bateria:Javier Area
  • Sousaphone-a:Igor Telletxea
  • Akordeoia:Iñaki Dieguez
  • Gitarra:Mikel Sukunza
  • Saxo Sopranoa:Julen Izarra
  • Tronpeta:Mikel Valcarlos
  • Tronboia eta ahotsa:L.M. Moreno "Pirata"

Albiste guztiak