pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Kursaal Eskura Egitasmoa:Cadaqués-eko Orkestra
30
Ira
2016

Kursaal Eskura Egitasmoa:Cadaqués-eko Orkestra

Urriak 23, igandea, 19:00etan. Kursaal Auditorioan. Doako autobusa.

Doako autobusa egongo da Legazpitik eta gazteentzako eskaintza berezia. Doako autobuserako  eta ordu gazterako izena emateko epea:URRIAREN 3tik 17ra

 

Cadaqués-eko Orkestra

Sir Neville Marriner,zuzendaria

Augustin Hadelich,biolina

“Alphonse et Léonore ou l’amant peintre” balletaren obertura, F. Sor

Biolinerako kontzertua, Mendelssohn

2. Sinfonia, L. V. Beethoven

 

Sir Neville Marriner, bere adina gezurtatzen duen bizitasunarekin jantzia, ezin eztabaidatuzko irudia da Erresuma Batuko orkestra-zuzendaritzan, eta eskola zaharraren oinordeko nagusia.

 

SARRERAK NOLA EROSI

Interesdunek Kursaal Elkargunearen web orrian erosi beharko dute kontzerturako sarrera:

http://www.kursaal.eus/eu/agenda/orquesta-de-cadaques/

Sarrerak: 51 / 41 / 33 / 27 / 12€

 

AUTOBUSA NOLA ERRESERBATU

Behin sarrera erosita, interesdunek autobuserako tokia erreserbatu beharko dute honako hauen bidez:

Legazpi: 943 737 202 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

Autobusa honako tokietatik abiatuko da Kursaalera:

Legazpi:Saturnino Telleria errotondan (17:15)

 

GAZTEAK ETA LANGABETUAK: “Ordu gaztea”

Langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek 3 euroan erosi ahal izango dituzte sarrerak. Horretarako ezinbestekoa izango da sarrera erreserbatzea (autobuseko tokia bezalaxe), norberaren udalerriak hartarako prestatu duen telefono zenbakira deituz.

 

Doako autobuserako  eta ordu gazterako izena emateko epea:

URRIAREN 3tik 17ra

Albiste guztiak