pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Arantzazu auzoan, gutxienez 10 ibilgailuren atzerako ispiluak puskatu dituzte nahita
08
Aza
2016

Arantzazu auzoan, gutxienez 10 ibilgailuren atzerako ispiluak puskatu dituzte nahita

Auzokideen laguntza eskatzen da

Azaroaren 6ko goizaldean, Arantzazu auzoan, gutxienez 10 ibilgailuren atzerako ispiluak puskatu dituzte nahita.

 

Ekintza bandalikoa izan da eta horrek alarma eta segurtasunik eza sor dezakeenez, honen bidez ESKARI batekin gatoz.

 

Horrela, auzo-lagunei laguntza eskatu nahi diegu eta horrelako ekintzak  gertatzen diren momentuan ikusten baldin badituzte, berehala Ertzaintzara, 943 53 47 60 telefono-zenbakira, dei dezatela erregutzen diegu edo geroago Udaltzaingoari jakinaraz diezaiotela.

Albiste guztiak