pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bertsolari jaialdia azaroaren 18an 22:30ean Latxartegi Aretoan
15
Aza
2016

Bertsolari jaialdia azaroaren 18an 22:30ean Latxartegi Aretoan

“Alaia Martin, Mikel Artola, Amets Arzallus y Oihana Iguaran”. Gai jartzailea: Ane Beloki

Urtero legez, Bertso-Olariak elkarteak sustaturik, bertsolari jaialdia izango da ostiralean 22:30ean Latxartegi Aretoan. Azaroan egin ohi da honako emanaldi hau, zeharka bada ere baduelako musikarekin zerikusirik, ez baitago bertsorik doinurik gabe. Hona aurtengoan izango ditugunak:

Alaia Martin, Mikel Artola, Amets Arzallus eta Oihana Iguaran” Gai Jartzailea: Ane Beloki.

Sarrerak 5€tan jarriko dira salgai lehiatilan saioa baino ordu erdi lehenago.

Aurtengo jaialdian, bertsolari ezagunez gain, Alaia Martin eta Amets Arzallus, hain ezagunak ere ez direnak baditugu. Oihana Iguaran dugu horietako bat, azken Gipuzkoako Txapelketako sorpresetako bat, eta Mikel Artola bestea, nahiz eta herriko gaztetxoek ezagutuko duten, herriko ikastetxeetan bertso eskolak ematen aritua baita.

Azpimarratzekoa da era berean, Ane Beloki, legazpiar bertsolari gaztea, jaialdi bateko gai-jartzaile moduan estreinatuko dela. 

Albiste guztiak