pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Elektra” Opera eskainiko da Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan Azaroan
15
Aza
2016

“Elektra” Opera eskainiko da Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan Azaroan

Bi zatitan eskainiko da

Generoak txandakatzen doazen ziklo honetan, operak hartuko du tokia Azaroan. R.Strauss-en “Elektra” eskainiko da, bi zatitan, azaroaren 16 eta 23an, 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian, gaztelerazko azpitituluekin.

Elektra akto bakarreko opera da. Hugo von Hofmannsthalena da libretoa, Euripidesen lanean oinarriturik. 1909an estrenatu zen Dresdeneko Corte Antzokian. Strauss eta Hofmannsthalen arteko lankidetzaren ondorioz sorturiko lehen opera izan zen, eta Alemaniako musika espresionismoaren gailurretako bat da.

Ohi bezala, aretoaren sarreran izango dituzue eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria.

Kartela

Albiste guztiak