pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Goiz Deia Txistulari taldea, Alaitasuna Errondaila, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika Banda
16
Aza
2016

Goiz Deia Txistulari taldea, Alaitasuna Errondaila, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika Banda

Azaroaren 19an 19:00etan Parrokian

Azaroan Musika aurrera doa eta asteburu hau izango dugu inondik ere indartsuena, Santa Zezilia egunaren inguruan biltzen baitira, musikarien zaindariaren eguna ospatzeko, herriko taldeek egiten dituzten musika saioak. Aurrekari moduan, “Elektra” operaren 1.zatia eskainiko da azaroaren 16an (2. zatia azaroaren 23an izango da), eta Bertsolari Jaialdia izango da azaroaren 18an, ostirala, 22:30ean Latxartegi Aretoan.

Azaroaren 19an, larunbata, 19:00etan parrokian izango den kontzertuarekin jarraituko dugu. Bertan arituko dira Goiz Deia Txistulari taldea, Alaitasuna Errondaila, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika banda. Eta ohi denez, laguntzaile bereziak izango dituzte hainbat piezetan.

Azaroan Musika Zikloko bihotza dugu honakoa eta urteko musika gertakari garrantzitsuena herrian. Herriko musika talde hauek Santa Zezilia herritarrekin ospatzen dute, beren onena eskainiz eta bide batez taldekideak omendu, gogoratu eta aipamen bereziak eginez. Hona prestatu duten egitaraua:

 

Goiz Deia Txistulari Taldea.:

1.        EDURNE - Fandango eta arin-arina (Alejandro Olazaran Salanueva)

2.        AMAREN BESOETAN (Gorka Sarriegi)

3.        BEHIN BETIKO (Imanol Urbieta)

ZUZENDARIA: Iker Azpeitia

Alaitasuna Errondaila:

1. El camino de la vida   Egilea: Hector Ochoa C.

2. Baldorba  Benito Lertxundi

3. Vino griego.  Udo Jürgens

ZUZENDARIA: Olatz Aranguren.

Santikutz Abesbatza:

1.        Buen Menú ..... Popular

2.        Bullerenge .......J. Artd

3.        El Condor Pasa ... W. Reed

4.        Capricciata ..... A.Banchieri

5.        Lau Teilatu ...... J. Elberdin

ZUZENDARIA: Marian Lasa

Legazpi Musika Banda:

1.        Legazpi musika banda + sustraiak dantza taldea

    Amaya..................................J.Guridi

    Ezpata dantza

Banda+Errondaila+Txistulariak+Abesbatza

    Arbola..................................B.Sarasola/P.P.Berzaiz

ZUZENDARIA: .Jesus Castillejo Ezpeleta

 

Igandean berriz, Azaroaren 20an, 19:00etan, eta oraingoan ere Legazpiko Parrokian, Gerardo Rifonek (Donostiako San Ignazio Elizako organo.joleak) Organo kontzertua eskainiko du. Azkenik, Doinua Musika eskolako ikasleen kalejira izango ditugu asteartean, azaroaren 22an, zaindariaren egunean hain zuzen ere.

 

Albiste guztiak