pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

PROBATU ETA GOZATU ekimena astelehenean, azaroaren 21ean
18
Aza
2016

PROBATU ETA GOZATU ekimena astelehenean, azaroaren 21ean

Gazte-txokoan (kultur etxea)

Olentzero izango dugu laster bisitan herriko haurren etxeetan. Hori dela eta, PROBATU ETA GOZATU izeneko erakusketa-tailerra antolatu du Euskara zerbitzuak, euskarazko jostailu berrienak eta erakargarrienak gurasoen eta haurren esku jarriz.

Helburua, gurasoak eta seme-alabak, merkatuan dauden euskarazko jostailu berrienak ezagutzea, probatzea, jolasten ikastea eta ideiak hartzea da.

Hiru txoko egongo dira hiru adin-tarte desberdineko haurrentzat:

- 3-5 urte bitartekoentzat

- 6-8 urte bitartekoentzat

- 9 urtetik gorakoentzat

Txoko horiek Kultur etxearen sotoan dagoen Gazte-txokoan egokituko dira eta bertara zuen seme-alabekin joatera gonbidatzen zaituztegu.

Eguna:  azaroaren 21ean, astelehena

Tokia:   Gazte-txokoa (kultur etxea)

Ordutegia: 17:30etik 19:30era

Kartela

Albiste guztiak