pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Haur eta Nerabe guztiek dituzte eskubideak
22
Aza
2016

Haur eta Nerabe guztiek dituzte eskubideak

Igandean, Azaroak 20, Haurren eta Nerabeen Nazioarteko eguna

Igandean, Azaroak 20, Haurren eta Nerabeen Nazioarteko eguna izan zenez,

harekin bat egin nahi dugu,

eta Nazio Batuek onartutako

Haurren eta Nerabeen Eskubideei buruzko Hitzarmenak (HEH) dioen moduan,

adierazi eta agerian jarri nahi dugu eskubideak dituzten pertsonak direla.

 

Gipuzkoako Haurrentzako eta Nerabeentzako Zerbitzuen sarea osatzen dugunok,zinez uste dugu haurrek eta nerabeek aisialdirako, jolaserako

eta ekintza kulturaletan eta artistikoetan parte hartzeko eskubidea dutela,

eta hori bermatzeko lan egiten dugu.

 

Baina badituzte oinarrizkoagoak diren beste eskubide batzuk ere;

eta egun berezi honetan, gogora ekarri eta beraientzat aldarrikatzen ditugu:

 

-       Diskriminaziorik eza:haur eta nerabe guztiek eskubide berdinak dituzte.

-       Haurren eta nerabeen interes gorena: haurrengan eta nerabeengan eragina izan dezakeen edozein erabakik, legek edo politikak kontuan izan behar du beraientzat onena zer den.

-       Bizitzeko, biziraupenerako eta garapenerako eskubidea dute: haur eta nerabe guztiek eskubidea dute bizitzeko eta garapen egokia izateko.

-       Parte hartzea: adingabekoek eskubidea dute beraiengan eragina izan dezakeen edozein gairen inguruan kontsultatuak izateko eta beraien iritziak kontuan hartuak izateko.

 

Urte hauetan guztietan lorpenak handiak izan arren,

adingabeen eskubideak betetzeari dagokionez,

oraindik erronka asko eta handiak ditugu guztiok;

badugu zeregina.

 

Hona hemen Hitzarmenak bere artikuluetan biltzen dituen eskubide guztiak:

 

GAZTEMATIKA. Haurren eta Nerabeen Eskubideei buruzko Hitzarmena

UNICEF. Haurren eta Nerabeen eskubideen inguruko hitzarmena

IPUINAK. Haurren eskubideei inguruko jolas eta ipuinak

Gipuzkoako Haurtxoko eta Gaztelekuen mapa

Haurren kartela

Nerabeen kartela

Albiste guztiak