pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Asiako liztorren habiak Agirre-Etxeberri parkean eta San Juan auzoa 6an
23
Aza
2016

Asiako liztorren habiak Agirre-Etxeberri parkean eta San Juan auzoa 6an

Hutsik daude eta ez dago inolako arriskurik herritarrentzako

Agirre-Etxeberri parkean eta San Juan auzoa 6an Asiako liztorren habiak daudela antzeman da eta horren berri eman zaio SOS Deiak zerbitzuari. Horren aurrean zera jakinarazi nahi dugu:

 

Habiak kentzeko edo bertako jarduera neutralizatzeko ardura duten Aldundiko zerbitzuek adierazi dutenez, bi habiak hutsik daudela eta, beraz, ez dago inolako arriskurik herritarrentzako.

 

Gogoan izan garai honetarako –gehienetan behintzat−, hau da, hotza hasten denerako liztorrek alde egiten dutela habietatik eta ez dira martxora arte itzultzen. Baina, hori bai, liztorrak ez dira aurreko urtekohabi berera bueltatzen, berriak egiten dituzte.

 

Edozein argibidetarako, Udaltzaingoaren telefono-zenbakira dei dezakezue: 943109662

Albiste guztiak