pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Hemendik aurrera Gazte-txokoan eskainiko da  Biluzik Mundura zerbitzua
19
Abe
2016

Hemendik aurrera Gazte-txokoan eskainiko da Biluzik Mundura zerbitzua

Gaur hasita

Hemendik aurrera, ikasturte osoan zehar,

Gazte-txokoan eskainiko da BILUZIK MUNDURA,

sexualitateari buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzua.

Hil honetan, gaur eskainiko da,

abenduak 19, arratsaldeko 17.30etik 19.30era,

 

Urola Garaiko Berdintasun arloak eskaintzen du zerbitzu hori,

Legazpin, hileko hirugarren astelehenetan.

Hurrengoa beraz, urtarrilaren 23an izango da.

 

Sexualitatearen inguruan dituzun zalantzen inguruan galdetu dezakezu.

Baita harremanei buruzko dudak argitu ere.

Edota generoa eta feminismoaren inguruan hausnartzean

galduta sentitzen bazara, laguntza jaso dezakezu.

 

Biluzik Mundura zerbitzuan banan-banako arreta;

atentzio anonimoa eta konfidentziala, berehalakoa,

eskuragarria eta doakoa jasoko duzu.

Informazioa, aholkularitza, detekzioa, deribazioa,

laguntza eta kudeaketa eskainiko zaizu.

 

Nahiz eta gazte eta nerabeei zuzendua izan,

adin guztietako pertsonak hartzen dira zerbitzuan,

sexu eta genero gaietan bakoitzaren premiei erantzutea baita helburua.

 

Hona hemen beraien posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Sare sozialetan ere aurkituko dituzu.

Albiste guztiak