pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko Udalaren adierazpena, Julian Errasti Iturbe Legazpiko Udaleko zinegotzi ohiaren heriotza dela eta
05
Urt
2017

Legazpiko Udalaren adierazpena, Julian Errasti Iturbe Legazpiko Udaleko zinegotzi ohiaren heriotza dela eta

Legazpiko Udaleko Bozeramaileen batzordeak, premiako prozedura bidez bildu eta gero, bere samina adierazi nahi du 1979-1983 legealdian Legazpiko Udaleko zinegotzia izan zen Julian Errasti Iturbe jaunaren heriotza dela eta. Horrezaz gain, bere dolumina adierazi nahi die familiari, lagunei eta senitartekoei.

Legazpiko Udalak eskertu egin nahi du 1979-1983 legealdian Julian Errasti jaunak Legazpiko herriaren alde egin zuen lana eta ardura horri eskaini zion dedikazioa.

 

 

Legazpin, 2017ko urtarrilaren 5ean

Albiste guztiak