pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Obrak hasiko dira Laubide auzoko zenbaki bakoitietan
11
Urt
2017

Obrak hasiko dira Laubide auzoko zenbaki bakoitietan

Datorren astelehenetik aurrera, hilak 16, eta lau hilabetez ezingo da ez aparkatu, ez zirkulatu

Laster, urbanizazio-lanak hasiko dira Laubide auzoko zenbaki bakoitiak dituzten etxeen eremuan. Hori dela eta, honako hau JAKINARAZI nahi diegu ibilgailuak erabiltzen dituzten auzokideei:

 

Datorren astelehenetik aurrera, hilak 16, eta LAU HILABETEZ ezingo da aparkatu aipatu eremu horretan eta obretan egongo den bidean. Halaber, ezingo da bide horretatik zirkulatu.

 

Epe horretan San Ignazio 37tik (bodega) Laubide 17ra doan bidetik zirkulatu beharko da txandaka. Bi noranzko zirkulazioa semaforo baten bidez erregulatuko da.

 

Laubide auzoa 14-16 zenbakidun atarien parean dagoen aparkalekua obrako materialak pilatzeko erabiliko da.

 

Albiste guztiak