pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bertso saioak otsailaren 17 eta 18an Legazpin
09
Ots
2017

Bertso saioak otsailaren 17 eta 18an Legazpin

Eskolarteko eta Herriarteko Gipuzkoako txapelketen saioak izango dira

Eskolarteko eta Herriarteko Gipuzkoako txapelketen saioak izango dira.

Aurten ere, Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren kanporaketa bat Legazpin jokatuko da. Beraz, bi bertso ekitaldi izango dira otsailean. Herriartekoa otsailaren 18an, Lekanazpin, eta eskolartekoa, bezperan, otsailaren 17an, Haztegi ikastolan idatzizkoa eta Muruazpi elkartean bat-batekoa.

 

Gogoratu herri artekorako sarrerak Oilarran, Karibe Zaharrean eta Kukuen dituzuela salgai, otsailaren 12rarte.

Gipuzkoako herri arteko txapelketan Legazpi Azpeitirekin eta Oiartzunekin dago taldean.

Bestalde, ez da hori izan legazpiarrek txapelketan izan duten parte-hartze bakarra. Izan ere, Joxe Arizkorretak konposatu du txapelketaren sintonia eta, bere gidaritzapean, Legazpiko musikari ugari ibili dira grabazio-lanetan.

Txapelketari buruzko informazioa: http://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/herriartekoa

Eskolartekorako, berriz, bertsozale elkartearen webgunean jarriko dituzte salgai txartelak. Legazpiko kanporaketan, idatzizkoan, herriko hiru ikastetxeetako gazteek hartuko dute parte. Bat-batekoan, berriz, Ane Belokik kantatutako du, baina Altzoko kanporaketa egokitu zaio. 

Albiste guztiak